You are currently browsing the category archive for the 'Euskera' category.
Nire logela etxeko hiru geletako handiena da. Etxeko atetik hurrunen dagoen gela da eta duela bi aste margotua izan da. Gelako atetik sartuta ezkerrean bertan armairu handi bat aurki daiteke, gelako ezkerreko hormaraino ailegatzen dena. Hemen barruan bi ate aurki daitezke: lehenengoa nire arropa eta traste txikiak barruan dituena eta bigarrena, bere barruan nire gurasoen jakak eskegita dituena eta behean nire oinetakoak.
Honen aurrean, metro erdira gutxi gorabehera, nire litera dago. Bi pisutako ohea da, eta bertan lo egiten genuen nire anaiak eta biok, baina momentu honetan bere logela dauka. Goiko ohea berea zenez, orain bertan uzten ditut nire gauza pila. Honen alboan, hau da, sartu eta aurrez aurre, arropa zintzilik jartzeko erabiltzen dudan txirrindula estatikoa dago.
Eskuineko horman itsatsita idazmahai luzea dago. Honen albo batean etxeko lanak egiten ditut, erdian minikatea dago eta beste alboan telebista. Mahaiaren ondoan baul handi baten antzekoa dago, eta bertan balio gabeko gauza gehiago daude. Azkenik, gelaren eskumako horman apal bat dago, liburuz eta bidejokoz beteta
Korrika (AEK)-k antolatzen duen lasterketa luzea da eta honen helburua euskararen erabilera bultzatzea da, Euskal Herri osoa gurutzatuz.
Euskal herria gurutzatzeko, Karrantzan hasiko da Martxoaren 22an. Hemendik, Ortuellatik, handik lau egunetara pasatuko da, hau da, 26an. Bidearen amaiera Iruñean izango da, Apirilaren 1ean.
Edizio bakoitzean, norbaiten edo talde baten omenez egiten da, edizio honen kasuan emakumeen homenez egin da, Euskal emakumeek izan duten indar eta kemena goraipatzeko.
Modu berean, edizio bakoitzean mezu bat aipatzen da, kasu honetan “HELDU!”. Hau ulertzeko, hainbeste definizio duen hitza denez, gauza ezberdinak uler daitezke. Bat, listoia heltzeari dagokiona. Bi, lasterketak hartu duen heldutasuna eta parte hartzea eta azkenez, hiru, helmugara ailegatzeari dagokiona.
Korrika bakoitzerako, abesti eta honen bideoklipa egiten da. Aurten, Niko Etxartek egin du abestia. “Barricada”-ko abeslariarekin, Enrique Villarreal “El drogas”-ekin abesten du.
Nik txikitatik jarraitu izan dut korrika, batez ere Otxartaga eskolan geundenean. Bertan oso harreman estua geneukan. Niri asko gustatzen zitzaidan, zeren eta petoak egiten genituen eta kalera ateratzen ginen, guztiok ilusionaturik.
Kaixo Juanita!!
Zelan zaude? Ni hemen ondotxo bizi naiz eta nire neska lagunarekin pozik bizi naiz. Duela gutxi liburu on bat irakurri dut, eta irakur dezazun liburuaren gaia azalduko dizut
Estepan menduian bizi den gizon ero bat da, eta bere ama hiltzen duenez eta eskizofrenikoa denez, eroetxera eramaten dute. Berak eroetxeari Etze Zuria deitzen dio eta bere ama hiltzeagatik saria dela uste du. Baina bertan mediku txakurra bizi da, eroen arazo guztiak elektroshoch-en bidez konpontzen duena. Bertan erizainak bere kontra daudela pentsatzen du eta ero guztiak altxatzen ditu matxinada batean mediku eta erizainen kontra. Jende guztia hil egiten da, bera izan ezik, baina polizia joaten denean mediku baten arropa hartu eta hartzat hartzen dute. Azkenean erizaintzat geratzen da erietxe horretan. Estepan emakume itsusi baten laguna egiten da, Marisa deiturikoa, baina matxinada egitean akabatu egiten du hura ere eskaileretatik botata, bere aita hil zuen bezalaxe.
Liburua gustokoa izan dut, zeren eta oso lasaia da eta liburuak letra handia duenez errezagoa da. Arazo bakarra da hasieran ez dakizula zein den istoriaren haria, baina pixkanaka ulertu egiten da. Nire ustez, gustokoa izango duzu oso korapilatsua eta bira handikoa baita.
Beno ba liburua erostea aholkatzen dizut. Muxu bat etxekoen partez.
Besarkada handi bat laster arte!
Kevin
Istorio hau arraroa irudituko zaizue, baina imajinazio pixka bat erabilita oso gustokoa izango duzue.
Lehenik eta behin, istorioaren hasierako kokapena pentsatu nuen, eta berehala munduko beste puntan dagoen irla bat bururatu zitzaidan.
“Australian pasatu nituen bi opor asteak bukatzear zeuden, hegazkina hartzekotan nenbilen eta produktu harrigarri bat ikusi nuen Canberrako kaleko denda batean.”
Momentu horretan leku horretako animalia bitxi bat etorri zitzaidan burura.
“Ornitorrinko arrautzak zirela esan zidan dendariak, irribarre maltzurra airera botata. Birritan pentsatu gabe erosi nituen eta aireportura bidean jarri nintzen.”
Pentsatu nuen bidaiaren presentazioa egitea egokia litzatekeela, eta horrela egin nuen.
“Eskalarik gabeko hegaldia zen, 12 ordukoa gutxi gora-behera, eta etxera gauerako ailegatzea espero nuen, erosi berriak nituen arrautzez egindako tortila patata goxoa jateko. Etxera oso nekatuta ailegatu nintzen eta esandako tortila egin nuen, baina dastatzerakoan ez zitzaidan gustatu…”
Orduan beste pertsonaia arraro bat sartzea pentsatu nuen
“… eta etxean nuen haritz bonsaiari bota nion ongarri gisa. Lotara joan nintzen gosea kenduta eta loak laster harrapatu ninduen.”
Inspiratuta nenbilela, istorioari ustekabeko bira bat ematea bururatu zitzaidan.
“Esnatu nintzenean, sukaldera joan eta harritu egin nintzen: bonsaia erraldoi bihurtu zen eta sukalde osoa betetzen zuen! Nire lehenengo erreakzioa adarrak inaustea izan zen, eta horrela arazoa konpondu
nuen”
Momentura arte, beharrezko ziren bi hitz sarturik nituen, baina beste bat behar nuen: aulkia. Baina ideia bat izan nuen.
“Ondoren, sukaldea errautsez eta egur oholez beterik zegoen. Hau guztia erabiltzeko, behar nuen aulkia egitea pentsatu nuen eta horrela izan zen.”
Istorioa irakurri egin nuen, baina oso normala iruditu zitzaidanez miresgarritasun pixka bat sartzea ondo legokeela pentsatu nuen.
“Aulki horretan esertzean, hegan egiten hasi nintzen eta ibilbidea oinen puntekin zuzentzen nuen, baina ehiztari bat tiroka hasi zitzaidan eta hil egin nintzen”
Momentuan bertan konturatu nintzen istorioa txarto bukatzen zela, eta filmetako ohiko amaiera bat etorri zitzaidan burura.
“Bat-batean, hegazkinean esnatu egin nintzen, eta erosi nituen arrautzak ornitorrinko haztegia egiteko erabiltzea erabaki nuen.”

Badakigu nerabezaroan gure erreferentzia pertsonalak aldatu egiten ditugula. Momentu horretara arte, gurasoak hartzen dira erreferentzia pertsonaltzat, baina momentu horretan aldatu eta gure lagun edo idoloak hartzen ditugu erreferentzia. Nerabezaroan sortzen dira arazoak etxean, momentu horretara arte gurasoek eredu ona ematen saiatu diren denbora guztiaren ahaleginak pikutara bidali egiten direlako: gustuko gauzak egiten hasten delako, lagunek ondo ikusi edota praktikatutako gauzak eginez. Aipatutako aldaketa honek eragin handia izan du gure gizartean, gero eta adin txikiagorekin hasten baita drogak kontsumitzen. Honen aurka publizitate-kanpaina handiak egiten dira, eragin handia izan gabe. Beste aldetik, egia da jarraipen judizial handia dagoela. Gizarte honetan, gazteen artean, garrantzi handia ematen zaie lagunei, batzuetan gurasoek baino garrantzi handiagoa ere jasotzen baitute. Lagunek euren taldean arauak edota ohiturak nahi gabe ezartzen dituzte, eta besteak alde batera baztertu edo haiekin elkartzea bakarrik egin dezakete. Lege hau jarraituz, azkenean taldeko batek drogak kontsumitzen hasita guztiek edo ia guztiek kontsumitzen bukatzen dute. Horrela, drogen mendekotasuna gehiago hedatuko da eta gero eta adin txikiagorekin

Comentarios recientes