Badakigu nerabezaroan gure erreferentzia pertsonalak aldatu egiten ditugula. Momentu horretara arte, gurasoak hartzen dira erreferentzia pertsonaltzat, baina momentu horretan aldatu eta gure lagun edo idoloak hartzen ditugu erreferentzia.         Nerabezaroan sortzen dira arazoak etxean, momentu horretara arte gurasoek eredu ona ematen saiatu diren denbora guztiaren ahaleginak pikutara bidali egiten direlako: gustuko gauzak egiten hasten delako, lagunek ondo ikusi edota praktikatutako gauzak eginez.         Aipatutako aldaketa honek eragin handia izan du gure gizartean, gero eta adin txikiagorekin hasten baita drogak kontsumitzen. Honen aurka publizitate-kanpaina handiak egiten dira, eragin handia izan gabe. Beste aldetik, egia da jarraipen judizial handia dagoela.         Gizarte honetan, gazteen artean, garrantzi handia ematen zaie lagunei, batzuetan gurasoek baino garrantzi handiagoa ere jasotzen baitute. Lagunek euren taldean arauak edota ohiturak nahi gabe ezartzen dituzte, eta besteak alde batera baztertu edo haiekin elkartzea bakarrik egin dezakete. Lege hau jarraituz, azkenean taldeko batek drogak kontsumitzen hasita guztiek edo ia guztiek kontsumitzen bukatzen dute.         Horrela, drogen mendekotasuna gehiago hedatuko da eta gero eta adin txikiagorekin