Nire logela etxeko hiru geletako handiena da. Etxeko atetik hurrunen dagoen gela da eta duela bi aste margotua izan da. Gelako atetik sartuta ezkerrean bertan armairu handi bat aurki daiteke, gelako ezkerreko hormaraino ailegatzen dena. Hemen barruan bi ate aurki daitezke: lehenengoa nire arropa eta traste txikiak barruan dituena eta bigarrena, bere barruan nire gurasoen jakak eskegita dituena eta behean nire oinetakoak.
       Honen aurrean, metro erdira gutxi gorabehera, nire litera dago.
Bi pisutako ohea da, eta bertan lo egiten genuen nire anaiak eta biok, baina momentu honetan bere logela dauka. Goiko ohea berea zenez, orain bertan uzten ditut nire gauza pila. Honen alboan, hau da, sartu eta aurrez aurre, arropa zintzilik jartzeko erabiltzen dudan txirrindula estatikoa dago.
     
Eskuineko horman itsatsita idazmahai luzea dago. Honen albo batean etxeko lanak egiten ditut, erdian minikatea dago eta beste alboan telebista. Mahaiaren ondoan baul handi baten antzekoa dago, eta bertan balio gabeko gauza gehiago daude. Azkenik, gelaren eskumako horman apal bat dago, liburuz eta bidejokoz beteta